Sormena, esperientzia eta berrikuntzak ditugu baliabide.
Mota guztietako proiektuak diseinatzen ditugu, hasi irudi korporatibo, publizitate aplikazio eta packaging-etik, eta fotomuntaia eta arte digitaleraino.
Aurreinprimaketa-sailean lan guztien analisia eta prestakuntza gauzatzen dira PDFan, geureak izan nahiz kanpoko diseinuak izan, offset inprimaketa edota inprimaketa digitala burutu aurretik.
Offset inprimaketa tirada handiko lanetarako.
Inprimaketa digitalak, berriz, errentagarri egiten ditu kopuru gutxiko tiradak eta pertsonalizazioak. Honako pertsonalizazioak inprima ditzakegu: datu aldagarria, gonbidapen pertsonalak eta enpresakoak, jatetxeetako kartak, etab. Barietate handia daukagu paper berezietan, bai eta hainbat gramajetako binilo opaku eta gardenak ere, besteak beste.
Ploterren bidez formatu handiko kartelak eta errotuluak egin daitezke.
Hamaikatxo euskarri daude, helburuaren arabera bat edo beste aukeratzeko: luma-kartoia, PVC, biniloa, metakrilatoa, erretroargiztatua, olana, markoak, etab.
Etxeari, bulegoari edo negozioari ukitu pertsonala eman nahi badiozu, utzi gure diseinugileei aholku ematen.
Azaleztapena da prozesu grafikoaren azken fasea.
Honakoak dira akaberetarako aukeretako batzuk:
Koadernatze motak:
Koadernatzea ona izanez gero, bermatuta dago produktuaren iraupen luzeagoa.
Cookieak erabiltzen ditugu. Informazio gehiago
The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.